Manuel Lekuona Saria

Francisco Salinas Quijada

Francisco Salinas Quijada

Egileak: Urzainqui Mina, Tomás

Argitalpen urtea:
1997
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-89516-32-4

Laburpena

Lehen buruan, Francisco Salinas Quijadaren aipu egitea Nafar Zuzenbidea esatea da. Hiztegi Juridiko eta Entziklopedia Orokorretako aurkibideek gure Zuzenbideari dagokion atalaren idazle gisa egiten duen lana erakusten digute. Ezin heldu Nafarroako Zuzenbidearen Historiari haren ikerketa eta libururik gabe. Pentsamendu eta kultura juridikoari dagokionez, Zuzenbidearen Filosofiak emari agortezina aurkitzen du Salinasen obran. Zuzenbide Politikoaren ondarea sendotu egin da legelari fin honen zerbitzuarekin, Foru Diputazio T.G.aren lege-aholkulari kargutik Nafarroako subiranotasun politikoaren defentsan iharduki egin duelarik. Merkataritza Zuzenbidea osatu egin da banka-praktikari dagokionean Escuela Superior de Cajas de Ahorros delakoan egin ekarpenen bidez. Orobat Zuzenbide Penala, adin txikikoen instituzioetan buruturiko lankidetza eta Padre de Huérfanos de Navarra delakoari buruzko Doktore tesiaren bidez, onuradun gertatzen da tutoretza eta errehabilitazioaren aldetik. Zuzenbide Zibilaren alorrean, aitalehenaren izaera iristen du Tratado General del Derecho Civil de Navarra izenekoa eta ezin konta ahal monografia eta artikulu direla medio. Askatasuna da Franciscok bizitza eskaini dion Sistema Juridiko oso horren oinarrizko printzipio forma-emalea, "pro libertate patria gens libera state" esakunearekin ongi adosten dena. Nafar legelari izateak, ezbairik gabe, zuzenbidearen alor guztietarako sarrera ahalbideratu dio, asignaturen banaketa klasikoaren gainetik, Zuzenbide Publikoaren eta Zuzenbide Pribatuaren arteko "summa divisio" hura alboratuz, zeren eta, Nafarroako Zuzenbideari dagokionez, publikoaren eta pribatuaren arteko sinbiosia bertako Sistema Juridikoaren funtsean aurkitzen baita, Sistema horretan Herria eta Zuzenbidea txanponaren bi aldeak direlarik. Hortik dator Zuzenbideak Nafarroan duen garrantzi goien hori eta, ondorio logikoz, Herrialde horretan Francisco Salinas Quijadak beretu duen toki pribilejiatua.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua