Hirugarren sektorea zaintzen krisiaren aurrean: pertsona nagusien alorra aztergai

Bakaikoa Azurmendi, Baleren
; Etxezarreta Etxarri, Enekoitz
; Zurbano Irizar, Mikel
- Argitalpen urtea:
- 2012
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISBN:
- 978-84-8419-243-5
- ISSN:
- 1137-442X
Laburpena
Jarraian aurkezten dugun artikuluan hirugarren sektoreak zaintzen esparruan zein toki betetzen duen eta etorkizuneko zein erronka dituen aztertzen da. Horretarako analisi enpirikoa Euskadi eta Gipuzkoako pertsona nagusiei bideraturiko gizarte-zerbitzuen sektorearen azterketan oinarritzen da, hurbilketa hau ikerkuntza metodo kuantitatibo eta kualitatiboen bitartez eginez. Hirugarren sektoreko erakundeek tradizionalki esparru hauetan eginiko ekarpena garrantzitsua izanagatik ere, etorkizuneko erronka berrietara egokitu beharrak sakoneko aldaketak egin beharrean kokatzen ditu erakundeok, enpresa egitura sendoagoak osatuz, gizarte-ekonomiaren erreferentziari jarraituz.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu