Historia de la artesanía del hierro en Sangüesa (Navarra) I

Labeaga Mendiola, Juan Cruz
- Argitalpen urtea:
- 1991
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISSN:
- 0212-3215
Laburpena
Zangozako burdin-artisautzaren historia aztertu dugu hemezortzi kapitulu laburretan eta artisauen beraien bitartez: ferratzaileak, serrailagileak, erlojugileak, etb. Guztiak San Eloi Kofradiako kideak ziren. Azterlan honetan aprendizen kontratuak eta azterketak, gremioaren ordenantzak eta Administrazioarekiko harreman soziolaboralak ageri dira. Artisau garrantzitsuenen lanekin batera, Zangozako etxe eta ola batzutan aurkitu ditugun antzinako lanabesen zerrenda doakizue. Azterturiko garaia XVI. mendetik gaurko egunera artekoa da. Erabilitako informazio iturrien artetik Nafarroako Artxibategi Nagusia (Zangozako Protokolo Notariala) nabarmendu beharko genuke. Artxibategitik ehunen bat dokumentu jaso ahal izan dira, gaia zehaztasun osoz aztertzeko aukera eman dutena, alegia. Horietako hogei dokumentu azterlanaren bukaeran agertuko dira. Artisautza gai hauei buruz dagoen hutsune historiografikoa bete nahi du azterlan honek. Bigarren atal batean, egun Zangozan dauden burdinazko artelanen eta pieza artistikoen azterketa zehatza emango dugu argitaraErregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu