Ideologiak Lore Jokoetako kantuetan

Antoine d'Abbadie 1897-1997. Congrès International = Ezohiko Kongresua

HARITSCHELHAR DUHALDE, Jean Gratien

Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-71-5

pdf jaitsi

Laburpena

Aztertzen ditugularik 1853tik haste eta 1897 arte, erran nahi baita Antonio Abbadia bizi zelarik eta olerkariek hauta zetzazketelarik nahi zituzten gaiak, ikus daiteke ororki zer daukaten gogo-bihotzetan eta zer nahi duten erran. Euskaldun fededun lema pean jarri dut lehen biziko gaia. Giristinotasunak premia haundia du Euskal Herrian eta olerki askotan Jainkoaren gana, Andre dena Mariaren edo Kristoren gerizapean jartzen dira kantu egileak. Erromantiko garaia dirau oraindik Euskal Herrian aipatuz etsipena, eritasuna, heriotza, umezurtz izatea, baina ere amodioa zorigaitzez edo zorionez betea. Baserritar giroa goraipatzen da: etxea, etxaldea, etxekanderea, laborari langilea, herria bere biztanleekin (ofizialeak eta abar) herriko bestak (soinu, dantza, pilota, bertsulariak), herriko-mina herritik urruntzearekin. Politika ere agertzen da olerkietan: Inperioa eta orduko gerlak, 1870 arte, errepublikaren aurka gero eskuindar moduan (1870-1879) eta Hegoaldera pasatzen direlarik Lore jokoak, erabiltzen diren gaiak dira Historia, euskaldunen laudorioak, euskara bera, hizkuntzaren kontzientzia eta azkenik "laurak bat"-en ondotik 90-eko hamarkadan "Zazpiak bat" lemaren aldarrikatzea.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua