Iglesia de Santa María de Deba : iconografía de sus claves de bóveda

Cuadernos de Sección. Artes plásticas y monumentales

Ugalde Gorostiza, Ana Isabel

Argitalpen urtea:
1991
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0212-3215

pdf jaitsi

Laburpena

Kostaldeko Deba herrian Gipuzkoako tenplu interesgarrienetako bat aurkitzen dugu, Santa Maria eliza hain zuzen. Monumentu Nazionala izendatzea eragin zuten portada eta klaustroaz gainera, izar gurutze-ganga zoragarriak ageri dira bertan. Bikain zizelatuak dauden ganga-giltzarriak Trentoko kontzilioaren postulatuen adibide ikonografiko garbiak ditugu. Izan ere, burualdetik oinaldera, elementu hauen antolatze, biltze eta kokatze iherarkia bati jarraiki, elementu hauen egileek Kontrarreformaren hautua egin zuen Eliza militantearen ideia transmititzea lortu zuten garai hartako fededunei. Honakoak baieztatu ziren irudien bitartez: fede iturriak, tradizioa eta Eskritura Santua ; Sakramentuak, protestanteekin bat ez zentozen haiek batez ere, tenpluaren adbokazioa ; Ama Birjinaren irudia ; debozio berriak ; Trentoko kontzilioaren ondoren aldarrikatutako erlijio jarrerak ; erlijio ordena nagusienak ; martirien bizitza eredugarria ; eta XVII.mende hasiera hartan, Ertaroko erlijio moduen iraunkortasuna
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua