Influencia de la migración sobre la morfología corporal de la población de la costa vizcaína en el período puberal

Cuadernos de Sección. Antropología-Etnografía

Rebato, Esther
; Rosique, Javier

Argitalpen urtea:
1995
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0213-0297

pdf jaitsi

Laburpena

Giza populazioen gorputz-morfologia gene- edota ingurune- faktore batzuren ihardueraren adierazpena da. Ikerketa honetan Bizkaiko giza multzoan dauden desberdintasunak aztertu dira gurasoen jatorriari begiratuz. Horrez gainera, gorputz-formaren gaineko ingurune-efektua zenbatzea nahi izan da, horretarako gizabanakoaren bizitza garatu deneko ingurune soziofamiliarra definitzen duten zenbait aldagai aztertuz. Analisaturiko lagina, Bizkaiko kostaldetikoa, sexu bietako 1690 nerabez osotua izan da. Lagin osoko % 61.6k Bizkaian jaiotakoak ditu guraso biak. Lagineko endogamia-koefizientea nabaria izan da Bermeon (% 47.0) Gernikakoarekin (% 7.3) konparatuz. Gorputz-dimentsioen MANOVA (Bariantzaren Analisi Multibariatua) burutu eta gero, baieztatu egin daiteke ezen, oro har bizkaitarren gizonezko ondorengoek gizen-proportzio eta gorputz-dimentsio handiagoak dituztela, eta, ostera, etorkinen alabek gautz-kopuru handiagoa, dimentsio txikiagoak eta indar gutxiago dituztela, bertakoen alabekin konparatuz. Ez da desberdintasunik aurkitu endogamoak diren ezkontzen ondorengoen eta ez-endogamoenen artean ; alaben artean, ordea, desberdintasun esanguratsuak aurkitu dira bereziki longitudeetan (garaiera, eta eseritako garaiera). Desberdintasun horiek nesken laginen endogamiak gorputz-longitudeen nolabaiteko murrizketa ekarri duela iradokitzen dute. Ingurune soziofamiliarra itxuratzen duten aldagaiei dagokielarik, gizonezkoaren gorputz-forma emakumezkoarena baino ekosentikorragoa dela dirudi.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua