Justo Garate

Justo Garate

Gallastegi Altube, Victoriano; Goiriena de Gandarias y Gandarias, Juan José; Ibarretxe Markuartu, Juan José

Argitalpen urtea:
2000
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-94-4

pdf jaitsi

Laburpena

Justo Garate Arriola (1900-1994) "mundu biko bergarar" haren giza dimentsioa eta jarduera zientifiko eramankorra da Lankidetzan bildumaren 9. aleren gaia. Liburukia bi ataletan egituraturik dago eta bien erdian Garate doktorearen bizialdi luzearen hainbat argazkiz osaturiko album grafikoa tartekatu da. Lehen atalean, "Análisis" deiturikoan, sei ikerlan bildu dira, gipuzkoar jakintsuaren obra eta nortasunaren beste hainbeste alderditan sakontzen dutenak: jarduera politikoa, bokazio mediko eta pedagogikoa, filologia ikerkuntza eta euskararen lanketa, idatzizko produkzio oparoa... Liburuaren bigarren atalean, "Homenaje" epigrafearen azpian, hemeretzi testu bildu dira, Euskal Herriko eta Argentinako diszipulu, adiskide, lagun eta espezialistek burutuak. Bigarren herrialde horretan eman zuen bizialdirik gehiena 1987ko Manuel Lekuona Saria bildu zuen ikertzaile ospetsuak. Hala, XX. mendeko poligrafo guztiz interesgarri eta euskal kulturak Ameriketan izan duen hedatzaile bikainenetako honen giza profil konplitua eta utziriko ondarearen azterketa osoa eskaintzen zaizkigu lan horiek guztiak direla bide.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua