Kazetaritza-eredu berriak: natibo digitalen agerpena

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación, 16 [on line]

Mendiguren Galdospin, Terese; Meso Ayerdi, Koldo; Pérez Dasilva, Jesús Ángel

Argitalpen urtea:
2017
Argitalpen tokia:
Donostia ; Leioa
Ezaugarriak:
BIBLID [eISSN 1988-3935 (2017), 16; 177 - 193]
ISSN:
1137-4462; eISSN: 1988-3935

pdf jaitsi

Laburpena

Komunikabideetan gero eta lanpostu gehiagoren suntsipenak eta sektorea pairatzen ari den krisialdiak eremu digitalera egokituriko kazetaritza-ereduen agerpena bultzatu dute. Ekintzailetzaren kultura berria agertzen ari da kazetaritzan, eta horren isla dira sortzen ari diren kazetaritzako startup berritzaileak. Gure inguruko komunikabide natiboek osatzen duten komunikazio-eredu berri hori definitzea eta aztertzea da artikulu honen xedea. Metodo kualitatiboak erabili dira; hala nola, edukien behaketa eta editoreei egindako elkarrizketak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua