La anatomía como disciplina artística en la Escuela Pública de Dibujo de Pamplona

Arte Neoklasiko eta Erromantikoaren berrikuspena

Sanz Tirapu, Mikel
; Azanza López, José Javier

Argitalpen urtea:
2002
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-4403

pdf jaitsi

Laburpena

Iruñeko Marrazketa Eskola Publikoa sortu zenetik anatomia eta giza irudiaren azterketarako joera garbia hautematen da, Miguel Sanz y Benito instituzio horretako lehen zuzendariak eginiko halako "kartila" modukoan ageri denez. Marrazkiaren jatorri, garrantzi, azalpen eta sailkatzeari eskainiriko hasierako atalaren ondoren, Sanzek giza irudiari ekiten dio, haren azterketa hainbat sailetan antolatzen dituela: osteologia edo hezurren ezaguera, miologia edo giharren ezaguera, giza irudiaren proportzioak eta simetria eta, azkenik, eskortzoaren azalpena. Egileak iturri asko kontsultatu zuen bere testua egiteko, hala nola Juan de Arfe-ren Varia Commensuracion edo Pachecoren El Arte de la Pintura ; baina horiek baino areago Palominoren Museo Pictórico y Escala Óptica izenburukoa erabili zuen, horretako atal batzuk ia hitzez hitz kopiatu baitzituen Miguel Sanzek.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua