La fábrica de Eusebio Zuloaga en Eibar

Cuadernos de Sección. Artes plásticas y monumentales

Larrañaga Fernández de Arenzana, Ramiro

Argitalpen urtea:
1991
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0212-3215

pdf jaitsi

Laburpena

Eusebio Zuloaga (1808-1898) Blas Zuloaga armagile eibartarraren semea zenaren lan eta arte nortasuna biografia zabal baten jabe da, oraingoz idatzi eta argitara eman gabe dagoen arren. Zuloagak dekorazio artearen atal desberdinetan erakutsi zuen maisutasunak hala eskatzen du. Berak eginiko lan askorekin batera, bizitza aktibo eta bizkor haren garai batzu zehaztu ziren "Los Zuloaga, dinastia de artistas vascos" izeneko liburuan. Artea dario Eusebio Zuloagari bere grabatu eta zizelatuetako dibujo landuan, sortzailea izan zen damaskintzan, forjazko artelanetan, eta abarretan. Altzairua eta zeramika landuz, esperimentu bitxiak egin zituen, baita zenbait patente erregistratu ere. Eusebio Zuloagaren kemena eta sormen dohaiak bere semeek jaso zituzten, Placido damaskintzaren egikera-prozesuaren sortzaileak eta, hain obra ederrak egin zituelarik, gorespen nahiz laudorioa baizik jaso ez zuen Daniel zeramikagile apartak bereziki. Eusebio Zuloaga izan zen, 1844. urtetik aurrera, "Arcabucero de S.M." (Errege Maiestatearen Arkabuzaria) titulu preziatua egokitu zioten azken pertsonaia. Hamar urte lehenago, Erret Armategiko Armagile Teniente Nagusi izendatua zen eta Errege Jauregian iharduna zen bere aitarekin batera, aita bertako Armagile Nagusi egin zuten arte. Haxe izan zen, gaingiroki, Eusebio Zuloagaren lan bizitza. Zuloagaren dohainak Ignacio, bere iloba margolariarengan azaldu ziren indar biziz. Eusebio Zuloagaren sormen eta gaitasunen erakusgarri eder bat ageri zaigu ondoko deskribapen honetan
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua