La fortaleza medieval de Mendicute (Albiztur): estado actual

Cuadernos de Sección. Prehistoria-Arqueología

Ayerbe Irizar, Miren
; Echevarria Olaiz, Ana Isabel

Argitalpen urtea:
1991
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0213-3024

pdf jaitsi

Laburpena

Particular batek Aranzadi Zientzi Elkarteari eginiko dohaintza zelaeta, Mendikuteko gaztelurik datozen material arkeologiko interesgarriz osatua, gotorleku horri buruzko ikerketa txiki bati ekin genion joan de urtean. Artikulu honetan gazteluaren egungo egoera aipatzen dugu, López de Mendizabal irakaslea bezalako autorek buruturiko azterlanen berri emanez. Halaber, gaztelu eta ingurunean garai desberdinetan aurkitu materialak aurkezten ditugu, hala nola zeramikazko materialak, metalezkoak (txanponak, armak, iltzeak, apaindura pertsonaleko objetuak), harrizkoak, hezurrezkoak eta beirazkoak, material numismatikoa interes handikoak delarik. Halaber, egun mendi tontorrean ikusgai diren gaztelu egiturei buruzko iruzkinak ematen dira, beraietan garbiketa lanak burutu ziren 1990eko Abuztuan zehar hartarako antolatu lan-kanpamenduaren bidez. Guzti horren ondorioz, Mendikuteko gaztelua argi eta garbi Erdi Aroko bezala katalogaturik geratu da.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua