Lan erritmoetatik musikara

Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore

BELTRÁN ARGIÑENA, Juan Mari

Argitalpen urtea:
2001
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-859X

pdf jaitsi

Laburpena

Askotan galdetzen da, gizarteak noiztik egiten duen musika eta nondik edo nola sortu zen arte eta espresio bide hau. Besteen artean lan-erritmoetan ematen diren zenbait erritmo formulatan agertzen dira musikaren zenbait hastapen. Guk, hori aztertu nahi dugu "txalaparta" eta Euskal Herriko antzeko joera-ohituratan oinarriturik. Lana, jokua eta musika bat eginik agertzen zaizkigu "ote jotzea" eta "sagarra jotzea"n. Lan tresnak, musika egiteko soinu-tresnak biurtzen dira "kirikoketa", "toberak" eta "ttinbilin ttanbalan" joaldietan. Musika egitea dute helburu bakarra "txalaparta" jotzerakoan, baina lan egitearen inguruan jotzen dute. Honekin ez dugu esan nahi hemen agertuko diren bezala gertatu denik, baina bai, izenburuak adierazten duen bezala, lan egitetik joku edo festa egitera eta lan erritmo egitetik musika egitera, mailaz maila, garapena argi eta garbi agertzen zaigula.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua