Lan-merkatuaren erreforma (35/2010 Legea, irailak 17koa)

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Bengoetxea Alkorta, Aitor

Argitalpen urtea:
2010
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-1951

pdf jaitsi

Laburpena

2008n hasitako krisi finantzarioaren ondorioz, Espainiar Estatuan, langabezia izugarri igo da populazio aktiboaren % 20a gaindituz. Egoera horri aurre egiteko, lan-merkatua erreformatzeko 35/2010 legea indarrean jarri da eta, zioen azalpenari erreparatuz gero, lau xede zehatz bilatzen dira: enplegu egonkorra; barruko malgutasuna; enpleguaren sustapena; eta lanbitartekotza hobetzea. Legeak aipaturiko helburuetaz haratago, kronika honetan neurri berrien azterketa kritikoa egiten da, lan merkatuan ustez edukiko duten eragina aztertuz.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua