Las relaciones entre moros y cristianos en Tudela y su ordenamiento foral en el pacto de capitulación de marzo de 1119

Tokiko historiaz II. Ihardunaldiak: gatazka eta gizarteaz = II Jornadas de historia local: sociedad y conflicto

Lema Pueyo, José Ángel

Argitalpen urtea:
1991
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-87471-25-0
ISSN:
0212-6397

pdf jaitsi

Laburpena

1119ko Otsailean, Alfonso 1ª Iruñea eta Aragoako erregeak Tuterako hiria konkistatu zien arabiarrei. Ekintza arrakastatsu honen ondorioz, arazo bihurri bati egin behar izan zion aurre erregeak: nola, mantendu hirian bertako populazioaren gehiengoa (arabiar nahiz hebraitarrek osatua), Tutera biztanlerik gabe gera ez zedin. Menderaturiko populazioarekiko erlazioak arautu behar ziren beraz. Musulmanei dagokienez, errendatze ituna izan zen politika hori bideratzeko erabili zen tresna. Honenbestean, agintari musulmanek botere bereziak gordeko zituzten, hiria erregeari ematearen ordainean. Akordioaren elaborazioan parte hartu bide zuten, aholkulari gisa, lurralde haiek hobekien ezagutzen zituzten jaun nafar eta aragoarrek. Akordioaren edukina ez zen xehe-xehe zehaztu. Klausula haiek ez zituzten menderaturiko populazioaren iharduera guztiak arautzen, baizik eta bizitza sozial eta ekonomikoa normaltasun osoan garatu ahal izateko oinarrizko eta ezinbesteko garantiak eskaintzen zituen, bizitza eta ondasunak errespetatuko zirelako aginduaren pean betiere, aginte tradizionalei men egingo zielako hitzaren pean, Kristau, arabiar eta juduen artean suerta litezkeen gatazkak aurrikusten zituzten klausula hauek. Erregeari ordaindu beharreko petxa eta zerbitzuak ez ziren larriak eta alderdi honetan zerga-exentzio garrantzitsuak erdietsi zituzten
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua