Manuel Aznar Zubigarayren kazetari-lana: Euzkadi (1913-1918)

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación, 15 [on line]

Díaz Noci, Javier; Meso Ayerdi, Koldobika

Argitalpen urtea:
2016
Argitalpen tokia:
Donostia ; Leioa
Ezaugarriak:
BIBLID [eISSN 1988-3935 (2016), 15; 141-173]
ISSN:
1137-4462; eISSN: 1988-3935

pdf jaitsi

Laburpena

Manuel Aznar Zubigaray (Etxalar, 1893-Madril, 1975) Espainiako XX. mendeko kazetaririk ezagunenetako eta emankorrenetako bat izan zen. Ibilbide ideologiko anitz izan zutenen artean ere, ospetsuenetarikoa ere bai: hasieran tradizionalista Iruñean, gero Euzko Alderdi Jeltzalearen aldekoa Bilbon, liberala Madrilen eta Habanan, eskubitarra –eta frankista– berriz ere Madrilen eta Bartzelonan. El Sol eta La Vanguardia egunkarien eta Efe Agentziaren zuzendaria (besteak beste), Euskal Herrian ere Euzkadi egunkarian lan egin zuen eta bertan bost urte baino gehiagotan hainbeste kronika zuzendu zuen. Horiexek dira, hain zuzen ere, lan honetan aztertzen ditugunak. Haien artean, bi orain arte ezezagun samarrak, euskaraz idatziak. Bestelakoak ere hainbat arlotan banatuta aztertu ditugu: kirolak, politika, erlijioa eta gerra, Munduko I. Gerraren kronikagile gisa nabarmendu baitzen Aznar Zubigaray kazetaria.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua