Marmota alpetarraren elikadur hautespena Euskal Herriko Pirinioetan

Naturzale. Cuadernos de Ciencias Naturales

Aldezabal, Arantza
; Herrero, Juan
; García-Serrano, Alicia
; Remón, José Luis
; Garín, Inazio

Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-8603

pdf jaitsi

Laburpena

Ikerketa-lan honetan, Larra/Belagoa Erreserba Naturalean (Euskal Herriko Pirinioak) kokaturiko marmota alpetarraren (Marmota marmota L.) kolonia batetako familien dietaren konposizioa, hautespena eta elikadur portaera aztertu ; dira, bi teknika desberdin aplikatuz: gorotzen analisi mikrohistologikoa eta behaketa zuzena. Lorturiko emaitzek adierazi dutenez, karraskari honek nagusiki dikotiledoneo belarkaretan oinarrituriko dieta kontsumitu du berorren iharduera- ; aldi osoan zehar, joera hau bibliografian deskribatuta dagoenarekin bat datorrelarik. Horri lotuta, Leguminoso, Liliazeo, Plantaginazeo, Konposatu, Gramineo eta Unbeliferoak dira gogokoen dituen landare-familia aipagarrienak, guzti horiek positiboki hautatu dituelarik marmotak bere elikadurarako. Erabilitako bi teknikak elkarren osagarri direla egiaztatu da, ; eta ondorioz, animali espezie honen dieta-azterketarako biak batera aplikatzea gomendatzen dugu.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua