Moldaketa kanibala: ibilbide narratibo hirukoitza Hannibal telesailaren eraikuntzan

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación, 19 [on line]

Azkunaga García, Leire

Argitalpen urtea:
2022
Argitalpen tokia:
Donostia ; Leioa
Ezaugarriak:
BIBLID [eISSN 1988-3935 (2022), 19; 41-58]
ISSN:
1137-4462; eISSN: 1988-3935

pdf jaitsi

Laburpena

Ikerketa honek Hannibal telesailaren (Fuller et al., 2013-2015) analisia eskaintzea duhelburu. Are zehatzago, lan honen bidez jakin nahi da ea zer nolako harreman intertestual edodialogikoa mantentzen duen aipatutako fikzioak bere jatorrizko unibertso narratiboarekin.Telesaila bere protagonistak jarraitzen duen modus operandiaren antzera aritzen dela esandaiteke, Lecterren kanibalismoa eta muga-izaera narrazioaren mailara hedatzen baitu. Beraz,Fullerrek zuzendutako fikzioa moldaketa kanibala dela esan daiteke. Izan ere, Hannibalen hirudenboraldietan zehar, Thomas Harris sortzailearen literatura-ondaretik eta haren ondorengozinema-egokitzapen homonimoetatik elikatzen da. Bestalde, telesaila, bere lehen denboraldietatik,Hannibalverse edo Hannibal unibertsoaren mugako puntu batean kokatzen da; hain zuzen ere,prekuelaren, egokitzapenaren eta berrasmatzearen arteko espazio zehaztugabe batean, bilauprotagonista eta Will Graham, bere jarraitzailea, kokatzen diren batean.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua