Musika eta Mintzairaren Sorrera

Musiker. Cuadernos de Música

LEVMAN, B.G.
; LÓPEZ DE LUZURIAGA, Iñaki (Itzul.)

Argitalpen urtea:
1999
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-4470

pdf jaitsi

Laburpena

Artikulu honetan autoreak musika eta mintzairaren harreman ebolutiboaz nahiz bi gaitasunon izaeraz dihardu, horren gainean diren eta izan diren teoria ezberdinak azalduz. B.G. Levman artikulugileak berak bai mintzaira eta bai musika antzin-gaitasun beretik sortu zirela defenditzen du, eta orduko mintzaira hura funtsean musikazkotzat jotzen du. Agertzen dituen hipotesien aldekotasun eta kontrakotasunak ematen ditu. Horretarako mundu zabaleko hainbat herri eta animalia arrazen jokamoldeak ekartzen ditu paperera, eta etnomusikologia, etologia, antropologia, psikologia, akustikaren ikuspegitik aztertzen, gaiaren tratamendu bereziki borobila eta osatua eginez.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua