Navarra y País Vasco, 1936 : conspiración contra la República

Cuadernos de Sección. Historia-Geografía

Ferrer Muñoz, Manuel

Argitalpen urtea:
1994
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0212-6397

pdf jaitsi

Laburpena

Gerra Zibila, 1931n aldarrikatu erregimen errepublikarraren amaiera eta Franco jeneralaren gobernu autoritarioa ekarri zituen kosnpirazio zibil eta militarra 1936ko martxotik uztailera burutu zen. Eta konspirazio honi buruzko idazkiak asko dira. Nafarroa, guztiz era berezian, konplot horren lekukoa gertatu zen, haren isileko ihardunak garaiko autore batzuek kontatu dituztelarik, hala nola Lizarza, Iribarren edo Maiz. Gauza ezaguna da, berebat, 1936ko martxoan Donibane-Lohizune ondoan eratu zen Junta Suprema Militar Carlista delakoaren eta Comunión Tradicionalista-ko buruzagi nafarren arteko irizpide bikoiztasuna ; adotasun gabezia horretaz baliatu zen Mola bere konspirazio lanetarako. Hala eta guztiz, eta gertakari horiek hedatu dituzten idazkien ugaritasuna gorabehera, puntu ilun anitz geratzen dira, behar bezala esplikatu ez direnak, eta kontraesan asko atzematen dira gureganaino iritsi diren bertsio ezberdinen artean. Anabasa horretan ordena jartzea eta lekukotasunak adosten saiatzea ikerlan honen helburuetariko bat izan da. Gainera, Fal Conderen artxiboa irispidean izateak balio historiografiko berezia duten dokumentu zenbait jarri ditu nire esku. Horiek argi berria egiten dute Gerra Zibila ekarriko zuen konplotaren sarearen inguruan, bai eta Errepublikako legalitatea haustea helburu zuten proiektuetan sartzeko buruzagi tradizionalistek erakusten zuten erresistentziaren arrazoiak argitzen laguntzen dute
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua