Oihenart. Cuadernos de Lengua y Literatura

Oihenart. Cuadernos de Lengua y Literatura

Oihenart. Cuadernos de Lengua y Literatura

Egileak: Larrañaga Garmendia, Juan [et al.]

Argitalpen urtea:
1997
Argitalpen tokia:
Donostia
ISSN:
1137-4454

Laburpena

Euskal hizkuntza eta literaturan adituak diren hainbat pertsonak euskaraz zein gazteleraz idatzitako artikulu argitarabeak, ohargarriak eta askotarikoak bildu dira ale honetan. Haietan hainbat gai ukitzen dira hala nola E. Arreseren olerkigintza (J. Garmendia), Aita Lafitteren ikusmoldea (A. Hernández), euskal sustratuaren eragina Erroibarko erromantzean (O. Ibarra), D. Agirreren eleberria (J. J. López), herri literaturari buruzko azterketaren egoera (P. Urkizu), XVIII. mendeko euskal eredu erretoriko biak (I. Villoslada eta E. Torregaray) eta Aitzolen kantutegi interesgarria bezain ezezaguna (A. Zavala). Halaber, Arnaud Oihenart historialari eta poetaren L?Art Poétique Basque (1655) izeneko gutun famatuaren frantsesezko berrargitaraldia agertzen da, bertan garaiko euskal produkzioa latin, italiar, espainiar eta frantsesezko ereduekin konparatzen delarik. Autore beraren atsotitzak urte berean argitaratu zirenetik oso gutxi ezagutzen den azala ere ikus dezakegu lan horretan. Orobat, hizkuntzalaritza, literatura edo etnografia alorretako azken argitalpenei buruzko ohar laburrak ageri dira, Hugo Schuchardten obratik hasi eta Anton Abbadiaren obraraino, beste hainbat obra ukitzen direlarik, hala nola G. Aulestiak euskal literaturari buruz egindako azterlan orokorrak, J. Kortazarrek 80. urteetako poesiari eskainitako azterlan bereziak, bai eta Jon Miranderen antologia, P. Urkizuk prestatua eta hasieran A. Arkotxaren azterketa sakona dakarrena.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua