Recelo o aceptación. ¿Cuál es el futuro del uso de Internet en la Educación, los Medios de Comunicación, el Trabajo y los Servicios?

Eusko Ikaskuntzaren XIV. Kongresua: Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Baiona, Madril, 1997. Informazioaren gizartea

Maxwell, Christine

Argitalpen urtea:
1997
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-62-6

pdf jaitsi

Laburpena

Bost urteotan, gure historiaren beste edozein arorekin alderaturik, Internet eta World Wide Web-en etorrerak informazio kopuru handiago bat pertsona kopuru handiago baten esku izatea ahalbideratu du. Datuen teknologiaren alorrean egindako aurrerapenek informazioaz bete dituzte bai pertsonak eta bai enpresak ere, eta jendeari nahi duena berehala aurkitzen eta enpresei datuak eta informazioak negoziorako abantaila bihurtzen lagunduko dieten tresna berriak garatzeko premia sortu da. Hezkuntzaren alorrean testuliburua ingurune guztietan desegokia gertatzen da etengabe informatua izateko eginkizun handiaren aurrean. Zerbitzuen alorrean, une egokian informaziorako sarbidea eta laguntza-moduluaren erantzun zuzenaren funtzioak nork bere esku izateko premiak benetako abantaila estrategikoa eman diezaioke negozioari, baldin eta barneko ezagupen oinarriak modu eraginkorrez kudeatu ahal badira. Lana nonahi eta noiznahi egin daiteke: itzuli egin da norbanakoaren aginpidea bere lan tokian. Komunikabideek etekin handia ateratzen dizkie teknologia berriei, baina zer esan nahi du guzti horrek jende arruntarentzat? Beldur izan ala onartu? Zein da Internet Gizartearen ikuspuntua? Gero eta mundu konplexuagoan bizi gara. Internet sarea ezagupenak lortzeko tresna ezerekin ezin konparatuzkoa da gutako bakoitzarentzat. Internet sarearen etorkizuneko garapenean eginkizun elkarreragile batez gozatzen ikasteak, berdin dio zertarako erabiltzen den, gu guztioi eta gutako bakoitzari aparteko abantailak ekarriko dizkigu.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua