Régimen de responsabilidad en el transporte de cargas en la hidrovía y necesidad de unificación del Derecho marítimo en el Mercosur

Jornadas sobre derecho del Mercosur: un modelo de integración paralelo

AGUIRRE RAMÍREZ, Fernando

Argitalpen urtea:
1999
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-8419-983-5
ISSN:
1138-8552

pdf jaitsi

Laburpena

Paraguai/Parana Ibaibidearen garapenak erronka juridiko eta politiko handienetako bat planteatzen du bi ibai horien urbazterreko hegoamerikar herrialde multzoari (Mercosureko lau kideak -Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguai- eta Bolivia). Hegoamerikaren bihotzetik Rio de la Platako itsasoz haraindiko portuetarainokoan, nabigazio eta salgaien garraio askeko sistema integratu bat garatu behar baita. Estatu bakoitzeko ordenamendu juridikoen eta Mercosur barneko .elkarte.-zuzenbidearen arteko erlazioak aztertzen ditu lan honek, nazioarteko bateratze-hitzarmenen norainokoa ere barne hartzen duelarik. Ibaibide eta Mercosur-en eremuan nabigatzeko eskubidea bateratzeko gai berezi hori gainditzen duen interes handieneko arazoa dugu berau, itsas zuzenbidea bateratzeko prozesu unibertsalean saiatzen ari diren herrialde guztiei dagokiena.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua