Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, RIEV

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 47, 2

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 47, 2

Egileak: Ursua, Nicanor... [et al.]

Argitalpen urtea:
2002
Argitalpen tokia:
Donostia
Ezaugarriak:
47,2, 355-897, 2002
ISSN:
0212-7016
Salneurria, ez bazkidea:
14 €
Salneurria, bazkidea:
8 €

Laburpena

RIEV, Eusko Ikaskuntzaren Nazioarteko Aldizkariaren 47, 2 (2002, 2) aleak txosten bat eskaintzen dio egungo dibulgazio teknozientifikoari. Ignacio Ayestarán eta Nicanor Ursúa koordinatzaileez gainera, ondoko ikertzaile hauek esku hartzen dute bertan: Isidoro Reguera, Andoni Alonso, Iñaki Arzoz, Javier Díaz Noci, Koldo Martínez eta Félix Ares. Tribuna atalean argitaratu artikuluen bidez, euskal kultura eta gizartearen alor nagusiak ukitzen dira. Euskal Herriko iparraldeko tokiko prentsari buruzko artikulu bat aurkezten du Eguzki Urteaga historialari eta soziologoak. Juan Plazaolak El arte Gótico en Euskal Herria izenburuko artikuluarekin osatu du bere Euskal Herriko Artearen Historia saileko Erdi Aroko garaia. Era berean, ohiko gaiak aurkitzen ditugu Reseña atalean: euskal gaiaz diharduten azken argitalpenak. Tesis atalak, aldiz, Euskal Herriko unibertsitateetan defendaturiko doktore tesiak zerrendatzen ditu, eta euskal kulturarekin zerikusia dutenen iruzkina egiten du. Noticia sailak, aldiz, EIri eta gure herrialderi dagozkien gertakaririk nabarmenen berri ematen digu. Bestalde, Carmen Echevarria, José Mª Barrutia eta Itziar Aguadok Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitean izandako berritasun bibliografikoen berri ematen digute berriro, 2002 urteari dagozkionak oraingo honetan.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua