Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, RIEV

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 48, 2

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 48, 2

Egileak: Jacob, James E. ... [et al.]

Argitalpen urtea:
2003
Argitalpen tokia:
Donostia
Ezaugarriak:
527-978 or. : ir. ; 24 cm.
ISSN:
0212-7016

Laburpena

Revista Internacional de los Estudios Vascos (RIEV) aldizkariaren 48, 2 (2003, 2) aleko Tribuna atalean argitaraturiko artikuluek euskal kultura eta gizartearen alor nagusiez dihardute: James Jacob-ek terrorismoari heldu dio, gaurkotasun beteko gaiari, hain zuzen ere; Jorge Oteiza eskultorea hil ondoren, Pedro Manterolak haren obrari buruzko artikulu bat ondu du; eta Juan Plazaolak bere Historia del Arte de Vasconia sailaren zortzigarren atala aurkezten du, Errenazimentuari dagokiona. Mari Jose Olaziregik Bernardo Atxagaren Zeru horiek eleberriaren diaspora alderdiari ekin dio bere artikuluan eta, azkenik, Lourdes Soria eta Maite Lafourcadek Historia de Vasconiari buruzko saila jarraitzen dute, Aro Modernoko erakundeen historiari ekinez oraingoan, Araba, Bizkaia eta Gizpuzkoari dagokiona lehenak eta Iparraldeari dagokiona bigarrenak. Carmen Echevarría, José Mª Barrutia eta Itziar Aguadok Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean Ekonomiaran alorrean agerturiko berritasun bibliografikoak aurkezten dizkigute, 2003 urteko dagozkionak oraingoan. Era berean, ohiko atalak aurkituko ditugu ale honetan ere: Reseña -euskal gaiari buruzko agerkari nabarmenenak aipatzeko-, Tesis -Euskal Herriko unibertsitateetan defendaturiko doktore tesien zerrenda eta euskal kultuareki zerikusia dutenen iruzkina-, eta Noticia -EIko eta gure herriko gertakaririk nabarmenenak biltzen dituena-.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua