Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, RIEV

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 50, 2

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 50, 2

Egileak: Barros, Amandio Jorge Morais...[et al.]

Argitalpen urtea:
2005
Argitalpen tokia:
Donostia : Eusko Ikaskuntza, 2005
Ezaugarriak:
309 or. ; 24 cm.
ISSN:
0212-7016

Ikusi alea online

Laburpena

Revista Internacional de los Estudios Vascos (RIEV) aldizkariaren 50.2 (2005.2) zenbakiak, Aingeru Zabalaren zuzendaritzapean argitaraturiko lehenak, euskal historia, ekonomia eta arteari buruzko bost artikulu dakartza Tribuna atalean: Amândio Barros-ek aro modernoaren hasieran Kantauriko ertzaren eta Portugalgo iparraldearen artean izandako merkataritza harremanak aztertzen ditu; Bernard Darretchek Baionako portuaren egoera azaltzen du etorkizuneko euro-eskualdeko testuinguruari begira; José Luis García del Bustok kronologiaen arabera aztertzen ditu Carmelo Bernaolaren kontzertu produkzio baliotsua eta musikagile horren giza alderdia; Gorka Martínez Fuentesek XIX. mendeko azken laurdeneko arabar kultura elkarte garrantzitsuenetako batera hurbiltzen gaitu; eta azkenik, Elías Masek EAEko hiru hiriburuen gerraondoko ekonomia aldi goreneko hiri garapen desberdina aztertzen du. Ondoren ohiko atalak datoz: Reseña, euskal eta mundu zabaleko hainbat gairi buruzko azken argitalpenak; Tesis, Euskal Herriko unibertsitateetan 2005eko lehen seihilekoan irakurritako doktorego tesien zerrenda, eta Noticia, hainbat gairi buruz albisteak dakartzana ?ekonomia argitalpen berriak, Elias Amezagari Eusko Ikaskuntzako Manuel Lekuona Saria ematea, "Garapen Iraunkorra" gaiaz egindako Eusko Ikaskuntzaren XVI. Kongresua eta Fontes Linguae Vasconum euskal hizkuntzalaritzaren aldizkariaren 100. zenbakia.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua