Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, RIEV

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 52, 1

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 52, 1

Egileak: Cierbide Martinena, Ricardo...[et al.]

Argitalpen urtea:
2007
Argitalpen tokia:
Donostia : Eusko Ikaskuntza, 2007
Ezaugarriak:
305 or. : ir. ; 24 cm.
ISSN:
0212-7016

Ikusi alea online

Laburpena

Revista Internacional de los Estudios Vascos (RIEV) aldizkariaren 52.1 (2007) zenbakiak Tribuna atalean argitaratzen dituen bost lanek hainbat gaiz dihardute: Ricardo Cierbide hizkuntzalariak ardoa eta beste zenbait produktu eratorri, hala nola pattarra, sendagai gisa erabiltzeari buruzko material zabala atera du Erdi Aroko hainbat medikuntza testutatik; Maïté Lafourcadek aztertu egin du euskal zuzenbidearen forma tradizionalen iraupena, erromatar motako eskubideak ekarri zuen bateratzearen aurrean Iparraldeko lurraldeetan arreta berezia jarriz; Melgarejo, Arcelus eta Simonek langileak jabe diren enpresen kasuari heldu diote, horien arrakasta zenbaitetan teoria ekonomikoaren iragarpenen aurkakoa gertatu delarik; María Nagorek erakusten du nola, XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran, musikak bere alderdi sozialenean (ereserkiak eta abesbatzak) eginkizun nabarmena izan zuen garaiko jarrera politikoak azaltzerakoan; eta azkenik, Miguel Sánchez-Ostiz idazleak bere obra original-ausartaren giltzetariko batzuk agerrarazten ditu lehen eskutik. Reseña atalak Euskal Herriarekin zuzenki zerikusia duten obren iruzkinak biltzen ditu, izaera zabalagoko beste zenbaiti dagozkienekin batera, hala nola Elliott-ek mundu atlantikoaz egindako obra garrantzitsuari buruzkoa. Noticia atalean ondarearen bi alderdiren berri ematen da: eraikitako historikoa Bizkaian eta EAEn, jendarteratzeko asmotan, antzinako burdinola batzuen eraberritzea eta berrerabiltzea; era berean, 1983ko uholdeen ondoren, Bilboko Udal Artxiboaren berreskuratze egitekotsuaren berri zehatza ematen da; eta omenaldia egiten zaio Micaela Portilla, zenduriko historialari handiari haren oroitzapenean egindako Kongresu Jardunaldien kronikaren bidez.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua