The new enviroment for innovation

Eusko Ikaskuntzaren XIII. Kongresua: Zamudio 1995. Zientzia, teknologia eta gizarte aldaketa Euskal Herrian

Morgan, Kevin

Argitalpen urtea:
1996
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-07-3

pdf jaitsi

Laburpena

Teoria ekonomiko eboluzionistaren tesiari heldurik, oraingo artikulu honek enpresari-ingurune berriaren azterketa du helburu nagusia. Xede horretan, enpresa erakunde berritzaile gisa ikusten duen kontzeptuan hartzen du oinarri, hots, hobetu daitekeena baldin eta hasieratik enpresa hori bere transakzioen kostua apaltzera baino gehiago, gaitasunak areagotzera jotzen duen gizarte erakunde gisa hartzen badugu. Ikuspegi eboluzionista batetik, enpresak ikasten duen moduan datza gakoa ; ikastea elkarreginezko prozesua izanik, elkarteak berezko duena, gehienbat bere barne zein kanpoko sistemen kalitateak ekarriko du enpresaren berrikuntzarako gaitasuna. Argudio teoriko hori argitzeko, berrikuntza alderdi bi aukeratu ditut, hala nola korporazio ingurunea (bertan enpresaren barne sistemak eta enpresen arteko erlazioak aztertzen ditut) eta eremu ingurunea (bertan, lurralde -faktoreak gero eta garrantzi handiagokoak direlako ustea azaltzen dut, enpresen ahalmen berritzailea zehazterakoan, batez ere ETEEen kasuan). Ondorio moduan, berrikuntza eta lurralde garapena sustatzeko ahalbideak aztertzen dira gutxien faboraturiko Europako lurraldeei dagokienez.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua