Unai Elorriagaren lanen azterketa. "SPrako tranbia" eta "Laztanik Sakonena"

OLAETA SARASOLA, Andere
; RABANAL UMARAN, Ainhoa
- Argitalpen urtea:
- 2006
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISBN:
- 978-84-8419-044-8
- ISSN:
- 1137-4454
Laburpena
Unai Elorriaga idazle getxotarrak argitaratutako lehen bi lanak izan dira oinarri azterketa hau egiteko: Laztanik Sakonena ipuina eta 2002. urtean Espainiako Literatur Sari Nazionala irabazi zuen SPrako tranbia eleberria. Bi testuen ezaugarri literarioen azterketa eta konparaketa eginez, Unai Elorriagaren idazkeraren bereizgarriak zehaztea da lan honen helburua. Azterketan egitura, gaia, estilo eta pertsonaien tratamendua landu dira batik bat, bi lanen ezaugarri komunak azpimarratuz.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu