Women´s position and fertility levels in the peninsular Basque Country

Cuadernos de Sección. Historia-Geografía

Arregi Gorospe, Begoña

Argitalpen urtea:
1994
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0212-6397

pdf jaitsi

Laburpena

1975etik Euskadik aldaketa nabaria izan du jokaera demografikoari dagokionez ezkontza eta ugalkortasun handiak, gero eta adin goiztarragoetan burutuak, aurkezten zituen hedapen-eredu batetik, murriztapen demografikoaren eredu batera, non ezkontza gutxi eta ugalkortasun kopuru apala, gero eta adin berandukoagoei dagokiena, lehenesten den. Aldaketa prozesu honen ondorio zuzena ezkontza eta jaiotza kopuruaren beherapena da, %40tan eta %50etan, hurrenez hurren, 1975-90 bitartean. Garai horretan berean, Ugalkotasun Indize Sintetikoa 2,5etik 0,94ra jaitsi da, eta biztanieriaren bolumen osoa 2,1 milloitan gelditu da 1980 urtetik. Ugalkortasunaren eta ezkontzen beheranzko joera horren arrazoia aurkitzerakoan, ez dirudi 70. urteetako erdialdetik gure Herria jotzen duen krisi ekonomikoaren gogortasunak soilki eragina denik. Izan ere, 1955etik aurrera jaiotako belaunaldiek, hau da, hezkuntza sistemaren hobekuntzak iritsi zituztenek, irizpide berriak ekarri dituzte familia, ugalketa eta bikote-harremanei dagokienez. Jokabide aldaketa horien artean jeneroen rolak atzemateko era berriak daude, familian eta gizartean emakumeak duen statusaren ikusmolde berdinzaleagoa, gure gizartearen modernizazio eta sekularizazio prozesuari loturik daudenak. Emakumeen esku hartze ekonomikoaren eragina izan da ugalkortasunaren beheranzko joera horren azalpen tradizionala, baina horretan alokairua jasotzen duten emakumeen partehartzearen garrantzi erreala ez da esan den bezain handia gertatu, eta horrek, egungo ugalketa-jokabideari gagozkiola, aukera kultural berriek jokatu duten papera lausotu du
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua