Zientzia dibulgazioa eta Covid19a. Birusaren ezaugarrietan eta txertoen garapen eta eraginkortasunean oinarritutako mezua eta elkarreragina

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación, 19 [on line]

Eizmendi Iraola, Maider

Argitalpen urtea:
2022
Argitalpen tokia:
Donostia ; Leioa
Ezaugarriak:
BIBLID [eISSN 1988-3935 (2022), 19; 147-162]
ISSN:
1137-4462; eISSN: 1988-3935

pdf jaitsi

Laburpena

Covid-19aren pandemiak zientzialariengan eta ikertzaileengan jarri du fokua. 2019koabenduan lehen kasuan ezagutu zirenetik, diziplina desberdinetan aritzen diren ikertzaileeklan eskerga egin dute bai arazoa aztertzeko, hari aurre egiteko baliabideak sortzeko eta baitaere gizarteren informazio eskariari erantzuteko. Aurrekaririk gabeko osasun krisiak eragindakoezinegona gainditzeko, funtsezkoa izan da ikertzaileek egin duten dibulgazioa lana. Testuinguruhonetan, ikerketa honen helburua The Conversation web orriaren bertsio espainolean Covid-19areninguruan argitaratutako albisteen azterketa tematikoa egitea izan da; zehazki, 2020ko apirilaren1etik 2021eko martxoaren 31ra batutako edukiek (n=306) zein gai jorratu dituzten eta, aldiberean, argitalpenek irakurleen aldetik izan duten elkarreragina aztertu dira, horretarako edukiaanalisiaren teknika baliatuta. Emaitzek erakutsi dute birusaren ezaugarriek eta txertoen garapenaketa efektibotasunak izan dutela aparteko tokia dibulgazio lanetan eta erabiltzaileen aldetik ereerantzun nabarmena izan dutela aipatutako gaiek. Azken honi lotuta, oro har, The Conversationorriaren bidez zabaldu diren lanek interes eta elkarreragin esanguratsua lortu dute.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua