Aurrez aurreko irakaskuntza online testuingurura egokitzea koronabirusaren krisian
Mendiguren Galdospin, Terese (1); Meso Aierdi, Koldobika (2); Pérez Dasilva, Jesús Ángel (3); Ganzabal Learreta, María (4)
- Argitalpen urtea:
- 2024
- Argitalpen tokia:
- Donostia ; Leioa
- Ezaugarriak:
- BIBLID [eISSN 1988-3935 (2024), 20; 5-20]; on line
- ISSN:
- 1137-4462; eISSN: 1988-3935
Laburpena
Ikerketa honek Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko komunikazioirakasleek pandemiaren esparruan 2020-2021 ikasturterako diseinatutako irakaskuntzabimodalaren inguruan izandako esperientziak eta hausnarketak ditu ardatz. Irakaskuntzaestrategia horren helburua ikasgeletako ikasleen fluxua gutxitzea da, eta, aldi berean, aurrezaurreko eskolen eskaintza ziurtatzea. Matrikulatutako pertsonen erdiek etxetik jarraitzen duteeskola, eta beste erdiak ikasgelara bertara joaten dira. Txanda horiek astero aldatzen dira.Azterketaren helburua irakaskuntza bimodal bihurtzeko orduan izandako zailtasunak, akatsaketa asmatzeak aztertzea da. Metodologia kualitatiboa aukeratu da, bi jarduketa fasetan banatuta.Lehenik eta behin, Focus Group bat egin zen komunikazioko hiru graduetako irakasleekin,eta, ondoren, inkesta bat egin zen eskolak era bimodalean emandakoek bete zezaten. Erahorretako irakaskuntzak aurrez aurreko estrategiaren eta birtualaren arteko hibridoa izan nahidu, eta bien onurak lortu nahi ditu. Hala ere, erronka zaila da bi arretaguneei eustea, bai eta bitestuinguruetan sortzen diren premiak asetzea ere. Kezka maila handia dago irakasgaiak erahorretako irakaskuntzara egokitzearekin lotutako gaiengatik, eta, batez ere, ikasleekiko interakzioagaltzeagatik.
Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu

