Hiritarren partaidetza hirigintza plangintzan: azterketa juridikoa eta praktikoa. Bereziki Interbentzio Gune Partehartzaileak (NIP)

AZURTZA SORRONDEGI, Itziar
- Argitalpen urtea:
- 1997
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISSN:
- 1137-1951
Laburpena
Hiritarren partaidetza, orokorrean hartuta, Hego Euskal Herriaren testuinguru juridikoan nola ulertzen den eta hirigintza arloan zertan datzan aztertzen saiatu naiz ikerlan honetan. Partaidetza, funtsezko osagai bilakatzen da planei legitimazio demokratiko sakonagoa ematen dien heinean, eta legeak informazio publikoaren izapidetza arautzen du hori ahalbideratzeko. Gakoa zera da ordea: ea informazio publikorako aldi horrek legezko xede hura betetzen ote duen. Ikerketa honetan batetik Donostiako Plan Orokorraren hasierako onarpena eta gero buruturiko informazio publiko aldia dituzu aztergai, eta bestetik zenbait udalerritan erabilitako Interbentzio Gune Partehartzaileak.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu