Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea
GIZARTE BERRIKUNTZARAKO EGITASMOA: GURE ETORKIZUNA ELKAR-ERAIKITZEN
“Etorkizunari aurre egiteko, lau jokabide eredu ditugu: ostruka pasiboa, hau da, aldaketak jasaten dituena; suhiltzaile erreaktiboa, hau da, sutea behin hasita, itzaltzeaz arduratzen dena; ziurtatzaile preaktiboa, zeinak bere burua prestatzen baitu gerta daitezkeen aldaketei aurre egiteko, prebentzioa baino garestiagoa prestatzea dela badakielako; eta konspiratzaile proaktiboa, hots, berak nahi dituen aldaketak eragiten saiatzen dena”
HELBURUAK
Proiektuak bi helburu ditu:
- Euskal Herriko herritarroi eragiten diguten gaiekiko axolagabekeriari eta atxikimendurik ezari aurre egitea; horretarako, pertsonei lagundu nahi diegu etenaldia, gogoeta, elkarrizketa eta elkarbizitza lantzen
- Gizarteak berak kontaketa inpresionistaren ikuspegitik balizko eszenario desiragarriak asmatzea eta kontatzea, emaitza berritzaileak eta erabilgarriak lortzeko
azalpena
Eusko Ikaskuntzaren jarduera bost eremuen inguruan antolatzen da, bakoitza proiektu batean isla izanik, baina Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea, beste lau proiektuen esperientziak bateratuko dituena izango da, beti ere etorkizuneko ikuspuntutik. Horretarako, herritarren partaidetza ezinbestekoa da, Euskal Herri osoan antolatzen diren foroetan parte hartzeko eta euren eskarmentua adituekin alderatzeko.
Egitasmoaren xedea Euskal Herriko gizartea da; tokian tokiko eragileekin batera foroetako gai konkretuak finkatuko dira, herritarrei deialdia zabaldu eta gaian adituak diren pertsonekin osatuko dira hausnarketa taldeak. Eta foroetako emaitzak eta ondorioak gizarte guztiarentzat onuragarriak izango direlakoan gaude.
GAUZATUTAKO EKIMENAK
- Bizitza luzearen erronkak eta aukerak
(Memoria ikusi) - Oroimen historikorako belaunaldien arteko tailerrak
(Memoria ikusi) - Foro parte-hartzailea. Bizitza-luzeraren iraultza, erronkak eta aukerak Zumarragako foroan aztergai
(Memoria ikusi) - Foro parte-hartzailea. Lizarrerriko herri txikien etorkizunaz, Antzinen
(Memoria ikusi) - Foro parte-hartzailea. "Ezagutzaren gizartea II" foroa, Donostian eta Baionan
(Memoria ikusi) - Foro parte-hartzailea. Ezagutzaren gizartea Bergaran eztabaidagai
(Memoria ikusi) - Foro parte-hartzailea. Euskarari buruzko Iruñeko foro askotarikoa
- Foro parte-hartzailea. Mugaz gaindiko enpresagintza eta ekintzailetasuna eztabaidagai Igantzin
(Memoria ikusi) - Foro parte-hartzailea. Baserri guneek ba al dute etorkizunik?
(Memoria ikusi) - Foro parte-hartzailea. Energia berriztagarriak. Herrigintzatik sortutako ekimenak, etorkizuneko irtenbidea?
(Memoria ikusi) - Foro parte-hartzailea. Etorkizuneko herri txikiak: Zer etorkizun nahi dugu? Zer egin horruntz joateko?
(Memoria ikusi) - Foro parte-hartzaileak. Zaharkitzearen balio soziala II
(Memoria ikusi) - Foro parte-hartzaileak. Zaharkitzearen balio soziala I
(Memoria ikusi) - Foro parte-hartzailea. Etorkizuneko diaspora/k: Euskal Herriaren kanpoko harremanen geroa
(Memoria ikusi) - Foro parte-hartzailea. Hiri Sortzaileak: hiri sortzaileen garapen dinamikak
(Memoria ikusi)