2040 urtea, iguripenen jomugan

Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresua: Geroa Elkar-Ekin: Mendeurreneko Kongresua. Baiona, Gasteiz, Iruña, Bilbo, Donostia, Oñati, 2018

Kasares, Paula

Argitalpen urtea:
2019
Argitalpen tokia:
Donostia
Ezaugarriak:
276-279 or. ; 27 cm. - (Kongresua ; 18)
ISBN:
978-84-8419-293-0

pdf jaitsi

Laburpena

Euskarazko hiztunak gogoetagai harturik, aurreikuspen bat egin da: egungo gaztetxoak hemendik hiru hamarralditara, 2040 urte aldera, heldu eleaniztunak izanen dira. Zertan egonen da egungo gaztetxoek etorkizunean euskara hautatzea? Gogoeta horretan ondorio garbiak baino gehiago galdekizunak agertu dira, euskararen gizarte balioari eta euskaraz era daitezkeen identitateei dagozkienak. Oraingo gaztetxoen biharko hizkuntza hautuak elikatzeko euskararen bizipen subjektiboak sendotzea proposatu da, batik bat kulturgintza eta teknologia arloen bidez, betiere haurrak hizkuntzaren jaraunsleak baino gehiago hizkuntzaren birsortzaileak eta haren etorkizunaren eratzaileak direla onarturik. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua