Aberri minez kantari: Aberriaren errepresentazio sinbolikoak euskal literaturan, Erromantizismotik XXI. mendera arte

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 68, 1

Otaegi Imaz, Lourdes (1); Gurrutxaga Muxika, Alexander (2)

Argitalpen urtea:
2023
Argitalpen tokia:
Donostia
Ezaugarriak:
BIBLID [0212-7016; eISSN: 2952-4180 (2023), 68, 1] - Jasoa: 2022-12-26; Onartua: 2023-06-06
ISSN:
0212-7016; eISSN: 2952-4180

Irakurri artikulua online

Laburpena

Artikulu honen asmoa da euskal literaturan —eta bereziki poesiaren esparruan— sortu eta zabaldu diren aberriaren errepresentazio sinboliko zenbait identifikatu eta aztertzea. Aberriaren gaia euskal literatura garaikideko leit-motiv ezagunetako bat izanik, eta historia kulturalaren “emotional turn” joerak memoriari eman dion lehen tokia aintzat harturik, gure egile nagusiek berau errepresentatzeko erabilitako irudi eta sinboloen inguruan hausnartzea hartu dugu helburutzat. Aberriaren inguruko ikerketen ildo teorikoen oinarriak geure eremura ekarrita, Erromantizismoan eta XX. mendean zehar mamituriko irudikapen sinboliko nagusiak testuinguratu eta interpretatuko ditugu artikuluan zehar. Bestalde, aberriaren errepresentazioek erakusten duten garapen historikoa ere aztertu dugu, iradokitzen duten ikuskerari buruzko hausnarketarako abiapuntuak ezarriz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua