Administrazio zibilean euskaraz sortutako dokumentazio historikoa: konklusioak eta agiri gehiago

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

TREBIÑO BARRUETABEÑA, Imanol

Argitalpen urtea:
2002
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-1951

pdf jaitsi

Laburpena

Administrazio zibilaren testu historikoak biltzen dituen liburu bat argitaratu berria dugula-eta, monografia horren osagarri, hainbat ondorio eman nahi ditugu ezagutzera: gure korpus historikoa zein den zehazten dugu, garaiak, dokumentu motak eta kopuruak azalduz; gure ondare historiko horren ezagutza sakonetik atera daitezkeen konklusioen zerrenda bat jasotzen dugu, besteak beste iraganean administrazio zibileko dokumentuak idazten izandako eskolen berri emanez; eta testu zaharren bilduma handitzeko bideez hausnarketa egiten dugu, honekin batera dagoeneko topatu berriak diren agiri multzo biren berri ematen dugula.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua