Anton Abbadia, hizkuntzalari, literatur kritikari eta mezenas

Antoine d'Abbadie 1897-1997. Congrès International = Ezohiko Kongresua

URKIZU SARASUA, Patricio

Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-71-5

pdf jaitsi

Laburpena

Anton Abbadiaren lanak hizkuntzalaritzan bezala literatur kritikagintzan ez dira batere ahanzteko. Hor ditugu, adibidez, Euskal Gramatikari egindako bere Prologomènes delakoak (1836), non nabarmentzen den bere izpiritu konparatista, eta hala barne nola kanpoko ikerketen ezagutza sakona. Afrikako hizkerez eta bereziki etiopiarrez lan ederrak burutu zituen, eta askoren artean hor daude seinalagarri, Catalogue raisonné de manuscrits éthiopiennes (1859), eta Dictionnaire de la langue amariñña (1881), liburu mardul eta oinarrizkoak. Literatur kritikari ere izan genuen Abbadia, eta zorrotz baitzen orotan hor dugu Altabizkarko Kanta-ren faltsifikazioaren salaketa goiztiarra (1859), eta Tartarua ipuinaz egindako azterketa eta hipotesi interesgarria (1878). Halaber Lore Jokoak (1851) sortu zituelarik eta mende erdiz hil arte beraien mezenas gisara aritu, esan dezakegu euskeraren eta euskal literaturaren zutaberik nagusienetakoa izan zela Euskal Herriko zazpi probintzietan.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua