Bertsolaritzari buruzko ikerkuntzak orain arte (ikuspegi berri baten arrasto zaharrak)

Garzia Garmendia, José Ramón
- Argitalpen urtea:
- 2002
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISBN:
- 84-8419-907-X
Laburpena
Bertsolaritzari buruzko orain arteko ikerketen errepasoa egiten da txosten honetan. Ez, ordea, errepaso soil eta neutroa, baizik eta errepaso interesatua. Alegia, bertsolaritza -orohar, eta bereziki bat-bateko bertsolaritza- ikertzeko erabili izan diren ikuspuntuak azken urteotan ikerlarien artean kontsentsu zabala lortu bide duen marko teoriko berriaren argitan errepasatzen dira. Marko teoriko berri hori, labur esanda, erretorikarena da: poetikaren ikuspegitik erretorikarenera pasatzea proposatzen da, beraz. Markoaren berritasuna azpimarratu izan da orain arte, normala ere badenez. Txosten honetan, berriz, marko teoriko horren sustraiak bistaratu nahi dira. Manuel Lekuonatik hasi, Leizaola, Juan Mari Lekuona, Basarri, Amuriza, Zulaika, Zavala, Egaña, Sarasua... dira sustrai onadarretako batzuk. Eztabaidagai moduan aurkezten da, bestalde, txostena. Helburu bikoitza du: batetik, marko berriaren egokitasuna eztabaidatzea; bestetik, berriz, aldez aurreko ekarpenetan sakontzea.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu