Biodibertsitatearen jarraipena insignis pinuko (Pinus radiata) landaketan

Naturzale. Cuadernos de Ciencias Naturales

San Sebastián González de Langarika, Mikel

Argitalpen urtea:
2008
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-8603

pdf jaitsi

Laburpena

Pinu insignis landaketek okupatzen duten azalera dela eta lurraldeko biodibertsitatean eragin handia izan dezake. Bertan burutzen den baso-kudeaketa oso intentsiboa da, eta beraz, nahiko eraldatutako sistemak dira. Ikerketa honetan landaketen adin fasetan zehar eta lurzoru eta malda ezberdinetan dauden pinudietako dibertsitatea neurtu da, landare-komunitateen garapena jarraituz eta baso-egitura eta egur hila bezalako dibertsitate adierazleak kontuan hartuz. Horrela, pinudi hauetan bertoko basoekiko dauden alde batzuk ikusi dira. Honek, paisaia eskalan, pinudi eremu zabaletan biodibertsitatearen aldetik egon daitezkeen gabezietako batzuk adieraziko lukeelarik.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua