Azpilcueta. Cuadernos de Derecho

Concierto y Convenio Económico: Jornadas de Estudios

Concierto y Convenio Económico: Jornadas de Estudios

Egileak: Aizega Zubillaga, Joxe Mari [et al.]

Argitalpen urtea:
2002
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-8419-900-2
ISSN:
1138-8552

Laburpena

Orain arte indarrean egon den Kontzertu Ekonomikoa 12/1981 Legeak arauturik zegoen. Hogei urteko indarraldia zuen lege horrek; beraz, 2001eko abenduaren 31n amaitzen zen. Foru lurraldeen eta Estatuaren ordezkariek oraingo Kontzertu Ekonomikoa berritzeko negoziazio prozesuari ekin behar ziotela kontuan harturik, 2000ko maiatzean, Eusko Ikaskuntzaren baitan mementu hura bereziki egokia zela iritzi genion Kontzertu Ekonomikoari buruzko azterketa eta ikerketa markoa zabaltzeko. Kontzertuaren funtsezko alderdiak zein diren, bai eta beraren alderdi eztabaidagarrienak ere, agertu behar zituen azterketa horrek eta, azkenean, etorkizunari buruzko gogoeta egin beharra zegoen. Azterlanak ez zuen Kontzertua bakarrik hartu behar bere baitan, baina baita Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoa ere, zeren eta, azken batean, esperientzia hori guztiz baliagarri gertatzen ahal baitzitzaien euskal erakundeei, eta alderantziz. Gai asko landu dira Eusko Ikaskuntzak foru erakundeen laguntzarekin antolatu duen Kontzertu eta Hitzarmenaren azterketa, gogoeta eta zabalkunde-egitarau honen ekitaldietan zehar. Parte hartzaileak hainbat esparrutatik zetozen: unibertsitatea, praktika profesionala, Europako erakundeak eta foru erakundeak. Horiek guztiek Kontzertua ikertu dute eta horren bilakaera, aurre egin beharreko oztopoak eta etorkizun hurbileko erronkak izan dituzte gogoetagai.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua