De vascones a romanos para volver a ser vascones

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 44, 1

SAYAS ABENGOCHEA, Juan José

Argitalpen urtea:
1999
ISSN:
0212-7016

Irakurri artikulua online

Laburpena

Lan honek herri baten urrats ebolutiboak jarraitzea du helburu, herri horren jatorrizko osagaiak antzina-antzinako denboretan galtzen direlarik. Herri horren erakargarritasuna ez dator izan zukeen ahalmen ekonomiko eta militarretik, guztiz apala erromatarren garaian, baizik eta bere nortasunaren erro batzuk atxikitzen eta gaur arte ekartzen jakin duelako. Erromatarren aurretik eta erromatarren aroan, kanpoko elementuak erantsi zitzaizkien bertako biztanleei eta konkistatzaileek harturiko erabaki politiko-administratiboak ezarri ziren erro horien gainean. Erromaren gainbehera aldian euskal herriak bere kultura indarberritu zuen, burujabe izan zen eta ekintza militarren bidez defendatu zuen bere independentzia godoen aurka.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua