Desde el paisaje industrial vivido a los nuevos entornos re-creados de ciudades para el futuro
Vivas Ziarrusta, Isusko (autor); Lekerikabeaskoa Gaztañaga, Amaia (ilustradora)
- Argitalpen urtea:
- 2023
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- Ezaugarriak:
- BIBLID [ISSN: 1137-439X, eISSN: 2243-9940 (2023), 41; 31-59]
- ISSN:
- 1137-439X; eISSN: 2243-9940
Laburpena
Artikulu gisa aurkezten den ikerketa-lana garapen-fasean dagoen azterlan zabalago baten aurrerapenada, eta horren emaitzak (partzialak) testu honetan azalduko ditugu. Bere helburu nagusia hiri-birmoldaketa edo lurraldeberrantolaketa bidean dauden (post)industria-inguruneek etorkizunerako eskaintzen dituzten aukerak ikertzea da. Alderdiberritzaile bat izango da, hain zuzen ere, bizipen-enklabe hurbil horiek identifikatzea eta interpretagarriak egitea, baiberreskuratzeko irtenbide teknikotik, bai espazio horiek proiektatzeko ahalmena duten iruditeria batzuen garrantzitik, baieta zientzia-fikziozko kontakizunetatik, batez ere zinematografikoetatik birsortzen diren agertoki eta eszena berriensegidak lekuko. Begirada horretan, ikuspegi estetiko artistikoak bahetutako pertzepzio mentalen ondorioz paisaiaeraikuntza kulturaltzat hartzen duen alderdi teorikoa txertatzen da. Bizi izandako habitata utopia eta distopiafuturistetarantz abiarazitako imajinario bihurtzen da, postmodernitatean berrasmaturiko hiri-paisaiaren kategoriaestetikoak eguneratzen dituen pentsamenduaren ildoan.
Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu