Lankidetzan
Eibar 1346-1996. Ekarpen historikoak

Egileak: Barrena, Elena; Urrutikoetxea, José; Iparragirre, Gotzon; Luengo, Félix; Miranda, Paloma
- Argitalpen urtea:
- 1999
- Argitalpen tokia:
- Donostia
- ISBN:
- 84-8419-988-6
Laburpena
Hemen aurkezturiko lanak ikerketa guztiz desberdinen emaitza dira, baina denak bat datoz alderdi batean: aurrerapen bat dakarte Eibarko iraganaren benazko ezagutza zientifikoari dagokionez. Hiriaren jatorritik, eta haren sorreraren inguruko gora-beheretatik, turkiarren zerbitzura pasaturiko eibartar arnegatu biren ibileretara ?azken historia hori berriki zendu den Paloma Mirandak kontatua?, Eibarko historian zehar egindako ibilaldi honek beste hainbat puntu ukitzen du: nekazaritzaren mundua, familia, baserria, 1868ko Iraultzatik Bigarren Karlistadara bitarteko urteetan ekonomia eta politikaren arloan garrantzia izan zuten eibartarren izenak eta Jacques Valdour frantses soziologoaren iritziak, zeinak 1912 eta 1913 urteetan Bilboko Zugaztieta (La Arboleda) eta Eibarko langileen bizimodua aztertu baitzuen.