El movimiento Romántico

Arte Neoklasiko eta Erromantikoaren berrikuspena

Plaza Santiago, Francisco Javier de la

Argitalpen urtea:
2002
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-4403

pdf jaitsi

Laburpena

Erromantizismoa, askotan Neoklasizismoaren ondoko joeratzat hartu bada ere, ia haren garaikidea da sortzez eta gero haren kontrairudi gisa garatu zen neurri handi batean, Ilustrazioaren idealen aurkako erreakzio gisa. Iparraldeko herrietan indar handiagoz agerturik, batez ere Alemania oraino batu gabe hartan, laster zabalduko zen Europa eta Amerikan zehar. Erromantizismoak hainbat joera bultzatu zituen, besteak beste:Erdi Aroaren amodioa, gotikoarena bereziki, herri tradizioen eta tokiko berezitasunen erreibindikazioa, sortzailearen askatasun osoa, banakoaren jenioa, sentimenduen, ametsen, grinaren lehentasun sutsua, naturaren kontenplazioa indar lokabe eta eskerga gisa, infinituaren, urrunekoaren, bikainaren, gaizperaren nostalgia, eta zenbaitetan are makabroarena, hondakinarena edo zati hautsiarena ere. Proposamen estetiko edo artistiko estua baino areago, bizitzeko estiloa da, zeinak giza agerpen guztiak hartzen dituen bere baitan eta hain sakon barnatzen den, ezen haren postulatuetariko asko bizirik dauden oraindik gure artean.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua