El taller de organeros de Viana (Navarra), siglos XVII y XVIII

Cuadernos de Sección. Música

Labeaga Mendiola, Juan Cruz

Argitalpen urtea:
1991
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0213-0815

pdf jaitsi

Laburpena

Nafarroako Biana herriak organogintza taller bat eduki zuen 1661 eta 1765 urteen artean. Haren lanen oihartzunak aise gainditu zituen inguruko herrialdean -Nafarroa, Rioja, Araba, Gipuzkoa eta Burgosen- mugak eta merkatu-eremua la Mancha eta Valladolid aldera zabaldu zuen. XVII. mendearen bukaeran, garai hartan penintsulako organogile zentru garrantzitsuenetakoa zen Lerin herri nafarrean sortutako Juan Tabar eta Andueza organogileak Bianan egokitu eta tallerra erraki zuen bertan. Gerora Juan Goñi eta Azanza aprendiza maisuaren arrebarekin ezkonduko zen, honenbestean tailer haren etorkizuna ziurtatuz. XVIII. mende haserako lehen hamarkada arete lanean ari izan zen Francisco Olitek Francisco eta Felipe Urarte hartu zituen aprendiz. Azken hau maisuaren alabarekin ezkondu zen. Bi senide hauen obrak beren sorterritik guztiz aparte diren lekuetara zabaldu ziren. Lan honetan, artisau guzti hauei buruzko datu soziologikoez gainera, Espainiako organo barrokoaren azterketarako eta, bereziki, organogile nafarrek Espainiako organo munduan izan zuten eragina zein neurritakoa izan zen ezaguterazteko, oso berri interesgarriak aurkezten dira, garai hortako kontratu, errejistro, prezioak eta abarrez lagunduta
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua