Euskal eleberria (1914-1945): dardararen epizentrutik urrun

Gerra eta literatura 1914-1944

Toledo Leceta, Ana

Argitalpen urtea:
1997
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-40-5
ISSN:
1137-4454

pdf jaitsi

epub jaitsi

Laburpena

Mende hasieraz geroztik subjetibizazio eta antierrealismo-prozesuan barrena amildua zen eleberria, lehen mundu-gerratearen ondoren setati azpimarkatzen joateko ezaugarriok. Mundua aldatu da, baita eleberria ere. Euskal eleberria ez zuen dardara honek harrapatu. Mende-mugaren ondotik azaleratzen den krisitik urrun, mundu egonkorrean oinak dituela eta ortzian izar finkoak, arrisku orotatik babesturik, ez du ukitu ere egiten. Bi mundu-gerren eta 1936koaren oihartzunen bat heltzen da anekdota-mailara, baina bizipen latz horiek utzitako arrastoak ez ditu astitzen euskal eleberrigintzaren zutabeak.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua