Euskal gizarte zibilaren ahotsa eta egungo ezaugarriak

Eusko Ikaskuntzaren XV. Kongresua: Donostia-Baiona 2001. Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak

Zubiaga, Mario

Argitalpen urtea:
2002
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-8419-907-X

pdf jaitsi

Laburpena

Euskal gizarte zibila oso aberatsa eta indartsua da. Urtetan zehar diktadura frankistaren kontrako borrokaren kutsu aurrerakoia eta nortasun nazionalaren etengabeko defentsa izan ditu elikagai nagusiak. Gaur egun eduki ideologikoa ahuldu egin da agian, eta aniztasun organizatiboa areagotu baina betiko aldarrikapenak bizirik diraute: Euskal nortasunaren garapen anitza gizakide zein beste herriekiko elkartasuna eta ingurunearekiko begirunea. Eta batez ere edozein ibilbide sozial edota politikoan gizarteak izan beharduen protagonismoaren defentsa dira gure gizarte mugimenduen eskaera nagusiak. Horretarako taldeen arteko elkar ezagutza eta elkar lana ezinbestekoak dira.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua