Gizarte zibila Euskal Herrian

Eusko Ikaskuntzaren XV. Kongresua: Donostia-Baiona 2001. Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak

Lizarralde, Amaia

Argitalpen urtea:
2002
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-8419-907-X

pdf jaitsi

Laburpena

Euskal gizarte zibilaren osasunari dagokionez, aski ezkorra da nire diagnostikoa. Sendabidea, aldiz, eskura samar daukagulakoan nago. Gizarte-kontzientzia pizteko eskola ezin hobea da euskal gatazka. Hala ere, uka ezina da etsipena gero eta hedatuago dagoela. Kontrajarriak diruditen bi gauza horiek, ez ote dira kausa bat beraren ondorio? Gatazka politikoa dela eta, gazte gaztetandik hasten gara euskaldunok maila pribatutik haratagoko arazoez arduratzen. Baina, baita ere, biolentzia politikoak sekulako tentsioak sortarazten ditu euskal gizarte zibila osatzen duten erakunde, talde eta pertsonen artean. Gizarte zibila indartu nahi bada, ezinbestekoa da mugimendu guztiak balio komun argi eta garbi batzuen inguruan artikulatzea. Mugimendu sozialen ardatz izango diren balio horiek, beti berdin aplikatzekoak behar dute izan, eta ez aldian aldiko gaiaren edo subjektuaren arabera.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua