Gurutzea, bandera eta ezpata. 1936ko gerrako garaileen memoria-lekuak Tolosan, Lehen Frankismo-garaian (1936-1945)

Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua: Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza

Errazkin Agirrezabala, Mikel

Argitalpen urtea:
2012
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
978-84-8419-232-9

pdf jaitsi

Laburpena

Artikulu honetan, Tolosan (Gipuzkoa), 1936ko gerrako garaileek frankismo-garaian ezarri zuten memoria-politika aztertzen da. II Errepublikaren aurka matxinatutakoek memoria politiken bidez, haien erregimena zurituko zuen doktrina ezarri zuten, erregimen politiko eta garai berrien nortasun-ezaugarriak bizitzako alderdi guztietan, erakunde guztietan eta eguneroko jarduera politiko guztietan inposatuz. "Memoria-lekuak" kontzeptuaren bidez, espazioaren, denboraren eta erregimen berriaren balioak errepresentatzen zituzten pertsonen memorien kontrola nola gauzatu zuten aztertzen da.
Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua