Gurutzeak eskola publikoetan. Lautsi Italiaren kontra, Europako Giza Eskubideen Auzitegian

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Leturia Navaroa, Ana

Argitalpen urtea:
2013
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-1951

Laburpena

Italiako ikastetxe publikoetako hormetan, gurutzeak jartzearen aldeko arauak daude. Bateragarria al da hezkuntza eremuan guraso eta ikasleek dituzten eskubideekin? eta estatuaren neutraltasun eta inpartzialtasunarekin?. Zein da gurutzearen esanahia? Zer eragin dute ikasleengan? Adoktrinatzea al da?. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak bi epai eman zituen Lautsi auziaren inguruan. Laikotasuna eta erlijio-zeinuen presentzia uztartzeko bi eredu emanez.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua